
- > Castellano
Estazioaren azken datuak begiratuta krisi-mahaia ireki dugu. Edozein arazo izanda: Udaltzaingoa: 657795800, Babes zibila: 629535240.
Lehenengo neurriak: zonalde kaltetuetan ibilgailuak kentzea eta hondar zakuak jartzea Magdalenabarren kalean, Maribi Kantoian eta Enkarterri Etorbideko pasabide aparkalekuan.
Hondar zaku berriak jarri dira Penilla eta Kristo kalean lonjetako jabeen eskura.
Iragarpenaren arabera, ibaiaren maila jaisten joango da hurrengo orduetan.
Eusko Jaurlaritzaren Larriadiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzatik informatzen gaituzte: asteazkenean, urtarrilak 23, Bizkaian eta Gipuzkoan Alerta Laranja martxan jarriko da egun osorako prezipitazio iraunkorragatik. Astearteko 12:00etatik, hilak 22, ostiraleko 06:00etaraino, hilak 24, 24 orduan 80 l/m2 baino gehiago pila daitezke kantauri isurialdeko zenbait lekutan.
Gainera, abisu horia izango dugu prezipitazio iraunkorragatik Araban eta elurragatik barnealdean egun osoan. Goizaldean eta goizean goiz elur-kota 800-900 m inguruan egongo da. Egunaren erdiko orduetan elur-mailak gora egin dezake eta 100 m-tik gor egon daiteke, azken orduetan 700-900 m rarte jaitziz.
Abisu horia haizeagatik haizeguneetan ere itxaroten dugu goizez eta alerta laranja itsasaldeko arriskuagatik, olatuak 6 m ingurukoa izatera heldu daitezkelarik arratsaldez nabigazioaren lenenego bi milietan. Alerta laranja kostaldean ere izango dugu, 04:00etatik 07:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, 5 metroko olatuekin.
Ostegunean, hilak 24, alerta laranja prezipitazio iraunkorragatik mantetzea espero da, egun osorako eta baita itsasaldeko arriskuagatik, kostaldean kalteak izan daitezkelarik 06:00etatik 08:00etara. Horrez gain, abisu horia dugu elurragatik barnealdean 00:00etatik 12:00etara eta 09:00ak arte nabigazioaren lehenengo bi milietan gerta daiteken arriskuagatik.