
- > Castellano
Urtero bezala, Berdintasun Sailak programazio berezia prestatu du azaroaren 25aren inguruan, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna hain zuzen. Horretarako, Udalaren beste sail batzuen eta Udalerriko elkarteen laguntza dauka.
Jarduerak azaroaren 8an hasiko dira, egun horretako udaleko osoko bilkuran gizartearen gaitz honen kontrako adierazpen instituzionala onartzearekin batera. Jarraian, gustu guztientzako jarduerak egingo dira. Horien helburua da oroitaraztea oraindik asko dagoela egiteke egoera hau hobetzeko.
Anima zaitez egitarauan agertzen diren ekitaldietan parte hartzen:
Azaroak 20
18:00etan: Chocó bideo-foruma, Columbia-Euskadi Elkartearekin. Emakumearen etxean, sarrera doan.
Azaroak 21
Sentsibilizazio jardunaldia: Puntu Lila banatuko da, borroka honen ikurra, eta boligrafoak Emakumearen Etxean.
Azaroak 22
17:00ak: A25. Desberdintasunak indarkeria dakar hitzaldia. Garbiñe Mendizábal soziologa izango da jarduera honetako hizlaria Emakumearen Etxean. Sarrera doan.
Azaroak 23
17:00: AVIBA elkartearen hitzaldia. Hizlaria Olga Macía abokatua izango da. Emakumearen Etxean izango da eta sarrera doan.
Azaroak 25: Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna
Emakumeen aurkako indarkeriari EZ esateko ekintza kolektiboa. Balmasedako herritar guztiak haien etxeetako leihoetan puntu lila duen kartela jartzera gonbidatuta daude. Kartel hori Emakumearen Etxean har dezakete. Horrez gain, puntua Emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokaren babes-ikurra da.
11:00etan: Nor zen Mari Dapena? hitzaldia. Kultur Etxean, Jorge Gómezen eskutik, sarrera doan.
12: 00etan: protesta kontzentrazioa San Severino plazan.
Azaroak 26
Futbolariak eta Printzesak antzezlana Klaret Antzokian, Zubi Zaharra ikastolako eta Mendia HLHIko ikasleentzat.
Azaroak 27
Kalean Otso, Etxean Uso tratu txarrak saihesteko saioak Klaret Antzokian, Zubi Zaharra ikastolako eta Mendia HLHIko ikasleentzat.
Gainera, aurreko urteetan bezala, honako tailer hauek egingo dira: Ikastetxeak Berdintasunean Hezitzeko Tratu Onen Tailerrak, Autodefentsa Tailerrak eta gazteentzako maskulinotasun berrien tailerra.