
- > Castellano
Zein dira egoera hau desagerrarazteko oztopo handienak?
Emakumeak –baita haurrak eta gazteak ere– gutxiesten dituzten jokamoldeak behin eta berriz agertzen dira, eta belaunaldi berrietan ere irauten dute, harrigarria bada ere. Ezjakintasuna gero eta oztopo txikiagoa da, informazioa etengabe ematen delako; alabaina, gizartean oraindik ere ez da guztiz errotu oro har, gertakari larrienen kasuan izan ezik. Zailena gu guztion bizimoduak eta egoerak berdinak direla ulertzea da.
Genero-indarkeriako kasu hauetako asko ezkutatu egiten al dira aurreiritzien eta gizarteko komentarioak jasateko beldurraren eraginez?
Gure inguruan, herri txikietan alegia, handiagoa da besteek esango dutenaren gaineko beldurra, baina biktimen beldur nagusia izan ohi da familiakoek eta lagun hurbilenek euren egoera ez ulertzea eta, are, zalantzan jartzea. Funtsezkoa da biktimei laguntza ematea, batez ere hurbilen dituztenek.
Zer gomendio emango zenizkieke salatu nahi ez duten eta oraindik etxeko indarkeria edo genero-indarkeria jasaten duten biktimei?
Eskertzen dizuegu biktimei gogoeta egin dezatela iradokitzeko aukera ematea. Ez diegu ezertxo ere aurpegiratu nahi; aitzitik, eskatu nahi diegu pentsa dezatela euren duintasunean eta euren seme-alabenean, baldin badituzte. Genero-indarkeriak usteldu egiten ditu harremanak, eta ezin da ezer onik atera giza eskubideen gaineko urraketa itzel hori jasan duen bizitza batetik.
Kontuan hartzekoak:
-Emakumeen gaineko gutxiespena oso goiz hasten da, familiartean eta eskolan.
-Ertzaintzaren ustez, prebentzioa ezinbestekoa da. Horregatik, agente boluntarioek hitzaldiak eta tailerrak ematen dituzte ikastetxeetan.
-Batzuetan, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, euren frustrazioen ondorioz, barkatu egin ohi diote erasotzaileari. Hori dela eta, gizarte-harremanen inguruko ikastaroak eta antzekoak oso onuragarriak dira.
-Biktimak berak salatu dezake genero-indarkeriako kasu bat, baina baita beste norbaitek ere (bizilagun batek, adibidez). Salatzaileak izena eman gabe jar dezake salaketa, nahi izanez gero.
-Sextinga oso ohikoa da adingabeen artean: erasotzailea biktimarekin harremanetan jartzen da sare sozialetan eta argazki sentsualak egiteko konbentzitzen du, eta ondoren xantaia egiten dio argitaratuko dituela esanez.
-Genero-indarkeriako kasuetarako doako laguntza-zerbitzu bat dago (beste motatako kasuetarako ez dago), eta zerbitzu horrek ahalegina egiten du auzitegiek ebazpenak bizkor eman ditzaten.
-Ana Orantesen kasuak, 1997an, aldatu egin zuen genero-indarkeriaren gaineko ikuspegia Espainian. Senar ohiak erail egin zuen, Orantesek berak bizi osoan jasan zituen tratu txarren berri telebistan eman eta 13 egunera.
-Badago kasu paradigmatiko bat, non genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak batu egin diren arazo berbera duten emakumeei laguntzeko. Beren burua ez dute biktimatzat hartzen, onik atera diren emakumetzat baizik, eta tratu txarrak amai daitezkeela erakusten duen froga argiena dira. Euskadin, Clara Campoamor-ek emakumeen eskubideak defendatzen ditu, eta mota horretako erakundeen antzekoena da.
(https://asociacionclaracampoamor.wordpress.com/quienes-2/). Enkarterrin ez daukagu genero-indarkeriatik onik atera diren emakumeen talderik.
-Hasieran, salaketa jartzen denean, mota horretako elkarteak oso lagungarriak izaten dira agenteentzat; izan ere, askoz ere errazagoa da kontatzeko horren nekeza den antzeko egoeraren bat bizi izan duen norbaitekin hitz egitea.
Intereseko telefono-zenbakiak:
Ertzaintza: 946802701
Udaltzaingoa: 657795800
Udaleko Gizarte Zerbitzua: 94610102491
Etxeko tratu txarren biktima diren emakumeenganako arreta: 900840111
Larrialdiak: 112
Genero-indarkeriari buruzko informazioa eta aholkularitza juridikoa: 016
Genero-indarkeria: salatzea da garrantzitsuena (Igo zatia)